martes, 2 de noviembre de 2010

WIKILEAKS

WikiLeaks edo Wikileaks (WikiFiltrazioak esan nahi du ingelesez) beste modu batean eskuraezinak izango liratekeen txosten anonimoak eta filtratutako dokumentuak argitaratzen dituen web gunea da. Gainera, iturrien anonimatua bermatzen du. The Sunshine Pressek sortu zuen 2006an, eta geroztik web gunea kudeatzen du. Bere sorreratik, 1,2 milioi dokumentu baino gehiago argitaratzea lortu du.
Erakundea hainbat eragileren arteko elkarlanaren emaitza da. Besteak beste, txinatar disidenteak, kazetariak, matematikariak, eta AEBetako, Taiwango, Europako, Australiako eta Hego Afrikako teknikariek hartzen dute parte. Munduko egunkariek zein The New Yorker aldizkariak Julian Assange, kazetari eta interneteko ekintzaile australiarra, erakunde honen zuzendaritzat jotzen dute.
Fitxetan agertzen den informazioarekin artikulu bat idatzi ahal izango duzu eta galdera batzuk erantzun ahal izango dituzun:
  • Zer da Wilileaks?.
  • Zein da bere helburua?.
  • Zer harremana dauka Irango gudarekin?
  • Zein izan da Estatu Batuetako jarrera?.
  • Zein neurriak hartu ditu horren sortzaileak?.
  • ..........................
  • Zein da zure iritzia?.

No hay comentarios:

Publicar un comentario