Euskal Autonomia Erkidegoko Haur hezkuntzarako, lehen eta bigarren hezkuntzarako eta batxilergorako dekretu kurrikularretan zera esaten da:
- Matematika unibertsala da.
- Matematika bizirik dagoen zientzia bat da.
- Matematika erabilgarria da.
- Matematika ereduen eta harremanen zientzia da.
- Problemak ebaztea oso garrantzitsua da matematikan aurrera egiteko, eta horiek ulertzeko zein ikasteko.
- Teknologia berriak erabiltzeak garapen kognitiboa bultzatzen du honako eduki hauek dituzten arloetan: zenbakien esanahia, kontzeptu-garapena, problemak ebaztea eta haiek bistaratzea.
- Horrezaz gainera, pentsamendu arrazionala sortzeko funtsezkoa da matematika.
- Matematikaren zeregina ez da bakarrik instrumentala edo aplikatzekoa, hezitzailea ere bada.
"Matematikarako gaitasuna bere alderdi guzti-guztietan garatzen dela bermatzea da matematika-arloko edukien lehentasuna. Matematikarako gaitasuna honako hauetarako erabiltzen da: mota guztietako zenbakiak eta eragiketak ulertzeko zein matematika-ezaguera berriak osatzeko; arrazoibideak gauzatzeko, kontzeptuak sortzeko eta adierazitako ideien egiazkotasuna ebaluatzeko; problema batek berekin dituen matematika-elementuak identifikatzeko; halaber, erabiltzen dugu matematika-jardueraren emaitzak jakinarazteko, zenbait bitarteko erabiltzen ditugunean, edo, hala eskatzen duten egoeretan matematikako ezaguerak eta trebetasunak erabiltzen ditugunean, ondorioak lortzeko zein erabakiak ziurtasunez hartzeko. Komeni da azpimarratzea matematika irakasteko modu guztiek ez dutela berdin laguntzen matematikarako gaitasuna eskuratzen: matematika ikasteak duen erabilgarritasuna azpimarratzea, mundua ulertzen laguntzeko duen erabilgarritasuna azpimarratzea edo estrategia egokiak aukeratzea problemak ebazteko, erabakigarria izan daiteke matematika hainbat ezaguera-arlotan edo eguneroko bizitzako egoeretan aplikatzerakoan."
"Pruebas THATQUIZ"
"CALCULADORA WIRIS"