Blog honen helburua da "informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna" lortzeko bidean ikasleak jartzea, Euskal Kurrikulumak oinarrizko gaitasunez esaten duena betetzea hain zuzen.Bai Tutoritza saioetan bai Matematikan espero dugu baliogarria izatea, eta noski Gurasoentzat ere zuzenduta dago.
domingo, 21 de noviembre de 2010
POWER POINT II
Hurrengo pasartean aholku batzuk aurkitu ahal izango dituzu POWER POINTen lan ahal izateko.
jueves, 18 de noviembre de 2010
EBALUAZIOA
Datorren 24a bilduko gara irakasleok notak jartzeko eta lehenego ebaluazioa egiteko. Hori dela eta aste horretan notak eramango dituzte ikasleek etxera.
domingo, 14 de noviembre de 2010
POWER POINT
Liburuan 184 orrialdean POWER POINT programari buruzko berri aurkitu ahal izango duzu.
IÑAKI PERURENA
Iñaki Perurenari kazetari espainiar batek egiten dion elkarrizketa ikusi dezakezue. Kazetariak baldarki esaten dio, bera ez dela euskalduna, bera naparra dela. Eta orduan akabo. Kazetariari eskuetatik alde egiten dio elkarrizketak…
martes, 9 de noviembre de 2010
ETXEKO ARAZOA
Hemen agertzen den problema "Cuadernos de Pedagogia" aldizkarian agertu da. Ebazten saiatuko gara eta gero bakoitzaren blogean gure iritzia emango dugu.
viernes, 5 de noviembre de 2010
TURKIAN ere EUSKERAZ
Turkian ere euskeraz egiten da, gauza bera gertatzun zitzaidan El Cairon, hango merkatari batekin euskeraz hitz egiteko aukera izan nuen eta.
martes, 2 de noviembre de 2010
WIKILEAKS
WikiLeaks edo Wikileaks (WikiFiltrazioak esan nahi du ingelesez) beste modu batean eskuraezinak izango liratekeen txosten anonimoak eta filtratutako dokumentuak argitaratzen dituen web gunea da. Gainera, iturrien anonimatua bermatzen du. The Sunshine Pressek sortu zuen 2006an, eta geroztik web gunea kudeatzen du. Bere sorreratik, 1,2 milioi dokumentu baino gehiago argitaratzea lortu du.
Erakundea hainbat eragileren arteko elkarlanaren emaitza da. Besteak beste, txinatar disidenteak, kazetariak, matematikariak, eta AEBetako, Taiwango, Europako, Australiako eta Hego Afrikako teknikariek hartzen dute parte. Munduko egunkariek zein The New Yorker aldizkariak Julian Assange, kazetari eta interneteko ekintzaile australiarra, erakunde honen zuzendaritzat jotzen dute.
Erakundea hainbat eragileren arteko elkarlanaren emaitza da. Besteak beste, txinatar disidenteak, kazetariak, matematikariak, eta AEBetako, Taiwango, Europako, Australiako eta Hego Afrikako teknikariek hartzen dute parte. Munduko egunkariek zein The New Yorker aldizkariak Julian Assange, kazetari eta interneteko ekintzaile australiarra, erakunde honen zuzendaritzat jotzen dute.
Fitxetan agertzen den informazioarekin artikulu bat idatzi ahal izango duzu eta galdera batzuk erantzun ahal izango dituzun:
- Zer da Wilileaks?.
- Zein da bere helburua?.
- Zer harremana dauka Irango gudarekin?
- Zein izan da Estatu Batuetako jarrera?.
- Zein neurriak hartu ditu horren sortzaileak?.
- ..........................
- Zein da zure iritzia?.
KALKULU ORRIA
Gogle Docsen barruan kalkulu orria ikusiko dugu. Horretarako ikusi taula eta egin beharko duzuna. Taula hori hartuta, hau egin beharko duzu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)