domingo, 30 de mayo de 2010

LAUDIORAINOKO TXANGOA

Datorren ostegunean 4. eta 3."A" taldekoek Laudioraino joango gara.
Pagasarrira igoko gara eta Ganekogortaren hegoaldetik Luzia Santuaren baselizara heldu eta gero hantxe bazkalduko dugu. Etxera bueltatzeko trena hartuko dugu Laudion.
Aterako gara goizeko 8:30etan Institututik eta autobusez (30 z.) Miribilla auzora joango gara, handik Pagasarri mendira igotzeko, gogorrena den bide zatia. Gero lasaiago ibiliko gara.
Bazkaldu eta gero Laudiora jaitsiko gara eta trena 16:30etan hartuko dugu, ordu bat beranduago etxean egoteko.
Komeni da mendirako botak eramatea, bokatak eta badaezpada txubaskero ere.
Bidaiaren kostua 3,19€ izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario