miércoles, 30 de marzo de 2011

IKASKETA BIDAIA


Como ya sabéis todas las familias el día 11 de Abril iremos de Viaje de Estudios a Salou. Allí tendremos diferentes actividades. En los enlaces siguientes podéis conocer tanto el recorrido como las normas del viaje. Recordamos que el lunes 4 de Abril a las 19 horas tendremos una reunión en el Instituto para hablar del VIAJE.


NORMAS


domingo, 13 de marzo de 2011

MARTXOAK, 8a

Martxoak 8a pasatu da eta horren inguruko sarrera bat egingo dugu bakoitzaren blogean. Horretarako, laguntza eta ideak jasotzeko, artikulu bat eskegi dugu. Irakurri eta bakoitzaren iritzia eman ahal izango dugu.

martes, 1 de marzo de 2011

MOVIE MAKERren LANA

Bakoitzak pentsatu beharko du zeri buruzko lana egingo duen. Horretarako, egingo dituen gaia, gidoia, baliabideak, ordena,... erabaki beharko du. Norberaren blogean sarrera bat egingo duzue azalduz:

  • Gaia
  • Gidoia
  • Baliabideak (argazkiak, bideoa, musika....)
  • eta abar

EZ AHAZTU!!!!!!!

Aurkezpena eta eskuliburua aurkitzeko aukera baduzu.

lunes, 28 de febrero de 2011

MOVIE MAKER

Hurrengo egunetan Movie Maker programa ikasten saiatuko gara. Jarraian adibide bat aurkitu ahal duzue.

jueves, 17 de febrero de 2011

ERABAKITZEKO PROGRAMA


Kurtso amaieran erabakia hartu ahal izateko programa hasi dugu. Orain arte egindako lana test batzuei erantzutea izan da eta hemendik aurrera informazioa ilasleek jasoko dute. Gurasoeen bileran esan genuen bezala liburua etxera eraman ahal izango dute eta aukera izango duzue familia barruan eta denon artean hitz egiteko, ikasleen erabakia izan arren.

domingo, 13 de febrero de 2011

ANTZEKOTASUNA

Así se define el autor de la foto: "Soy diego, un joven cualquiera con un blog cualquiera"
Gai hau ikasteko edo birpasatzeko bi aukera ematen dizkizuet:
2. AUKERA.
Badakizu zer egin behar duzun: IKASI eta IKASI.

miércoles, 2 de febrero de 2011

Informatika fitxetan sare sozialei buruzko artikulu bat aurkitu ahal duzue. Irakurri eta gero sartu sarrera bat zuen blogean bakoitzaren iritzia emanez.

Irudia Rodrigo Vera txiletarrarena da.

TELEPIZZA 2011

Gabonetan kantu lehiaketa irabasteagaitik Urtarrilaren 22an Telepizzara joan ginen bazkaltzera. Jarraian argazkiak ikusteko aukera dugu.

miércoles, 26 de enero de 2011

WORD ARIKETAK

Ariketa guztiak egin eta gero bakoitzaren blogean sarrera bat zabaldu beharko duzue egindako lana ikusi ahal izateko.

jueves, 13 de enero de 2011

WORD


Hurrengo egunetan landuko dugu WORD prozesadorea. Alde batetik nola egin aurkitu ahal dugu klikatzen badugu Word gainean eta beste aldetik egiten baditugu klasean emandako ariketak.

jueves, 6 de enero de 2011

GASTEIZKO STA MARIA KATEDRALA

Santa Maria Katedrala XIII.mendeko tenplu gotikoa da, hiriko Hirigune Historikoko iparraldean kokatuta dagoena. 1994.urtean, eraikinak zituen egitura arazoen ondorioz, bisitarientzat ixtea erabakitzen zen. 1998.urtean hasi zen Zeharbearritze Integralerako Plan Gidatzailea eta momentu honetan obrak egiten diren bitartean bisita ere egin ahal dugu. Gabonetan egindako bisitaren argazkiak hauxek izanik:

sábado, 25 de diciembre de 2010

GABONAK 2010

Abenduaren 22an sari banaketarekin batera antzerki taldeak irudi batzuk eskeini zizkigun:

domingo, 19 de diciembre de 2010

POWER POINTen EBALUAZIOA

Aste honetan Power Pointen ebaluazioa egingo dugu, horretarako Azaroaren 21an esandakoa kontuan hartuko dugu. Azpimarratuta dagoen hitza gainean klikatuz gero irizpideak jakingo dituzu.
EZ AHAZTU !!!!!

viernes, 10 de diciembre de 2010

OVIEDO

STA MARÍA DEL NARANCO
Erlijioa ematen duten ikasleak Oviedora joan dira eta ez dutenek aukera izan duten errepasatzeko aurretik ikasitakoa.

viernes, 3 de diciembre de 2010

EUSKARAREN EGUNA

Euskararen eguna dela eta atzo Euskararen etxean egon ginen. Hantxe euskara jatorria, historia, eukalkiak eta abar ikasi ahal izan genituen, jolastu ere egin genuen gai hoiek kontuan hartuz; bisita ederra izan zen.

jueves, 18 de noviembre de 2010

EBALUAZIOA


Datorren 24a bilduko gara irakasleok notak jartzeko eta lehenego ebaluazioa egiteko. Hori dela eta aste horretan notak eramango dituzte ikasleek etxera.

domingo, 14 de noviembre de 2010